Arrauna
San Miguel Liga
Tiranek denboraldiko bere aurreneko bandera lortu du
Erredakzioa
Galiziako traineruak Castroko Flaviobriga Bandera eskuratu du, Urdaibairen aurretik. Kaiku hirugarren izan da, Hondarribiaren aurretik, eta Sestaoko ontziak lidergoa sendotu du.
Tiranek Castron (XIV. Flaviobriga Bandera) bere denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Urdaibai, Kaiku eta Hondarribia ohorezko txandan gaindituta.
Galiziako ontziak estropadako denborarik onena lortu du. Jardunaldia haizeak eta olatuek erabat baldintzatu dute, eta kanpoaldeko ziabogetan traineruek arazo ugari izan dituzte.
Ohorezko txanda binakako erlojupekoan jokatu behar izan da, balizekin arazoak egon baitira. Kaikuk kanpoko balizak gaizki zeudela salatu du, eta antolatzaileek Sestaokoen protesta onartzea erabaki dute. Honela, atzerapenarekin eta polemikarekin Tiran eta Urdaibai irtetzen aurrenak izan dira, eta ondoren, minutu batera, Kaiku eta Hondarribia irten dira.
San Juanek bigarren txanda Astilleroren aurretik irabazi du, eta Zumaia estropadako azken sailkatua izan da.
- XIV Bandera Flaviobriga:
.1. Tiran 20.29:76
.2. Kaiku 20.31:38
.3. Urdaibai 20.35:06
.4. Hondarribia 20.37:46
.5. San Juan 21.08:36
.6. Astillero 21.08:76
.7. Castro 21.19:96
.8. Pedreña 21.25:02
.9. Portugalete 21.27:58
10. Zierbena 21.32:24
11. San Pedro 21.37:46
12. Zumaia 21.57:36.
San Miguel Ligako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 163 puntu
2 Hondarribia Orsa 151
3 Urdaibai Umpro Avia 142
4 Tiran Pereira 136
5 San Juan Iberdrola 117
6 San Pedro Ecolmare 116
7 Castro 76
8 Astillero 69
9 Portugalete Eulen 65
10 Pedreña 60
11 Zumaia Altuna y Uria 47
12 Zierbena Bahias Bizkaia 28