Arrauna
ERLOJUPEKOA
2024ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
EITB MEDIA
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Ondarroa izango da. Bestalde, Tiran arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
-
Hainbat ontzi 2023ko Kontxako Banderan parte hartzen. EFE
Asteazken eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena.
Zozketaren emaitzaren arabera, Ondarroa izango da lehena arraun egiten, eta San Juaneko ontziak itxiko du A multzoko traineruen txanda. Ondoren, B multzokoek ekingo diote lehiari, eta Castropol abiatuko da guztien aurretik; helmugaratzen azkena, berriz, Tiran izango da.
Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:
A Taldea
1. Ondarroa
2. Orio
3. Sanpedrotarra
4. Bueu
5. Cabo
6. Hondarribia
7. Zierbena
8. Bermeo
9. Getaria
10. Lekittarra
11. Kaiku
12. San Juan
B taldea
13. Castropol
14. Zumaia
15. Chapela
16. Astillero
17. Lapurdi
18. Ares
19. Arkote
20. Santurtzi
21. Deustu
22. Zarautz
23. Tiran