Itxi

Bideoak

Euskal selekzioko korrikalarien jardun aparta Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan

Urrea emakumezko zein gizonezko taldeentzat

Euskal selekzioko korrikalarien jardun aparta Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan

Emakumezkoetan, Oihana Kortazarrek lehen tokia eskuratu du; Maite Maiorak, bigarrena eta Onditz Iturbek, bosgarrena. Gizonezkoen proban, Aritz Egeak brontzea kolkoratu du. Asier Larruzeak bosgarren egin du eta Jokin Lizeagak, zazpigarren. Horrez gain, emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak urrezkoa bereganatu dute.