Itxi

Bideoak

Iker Vicente, Izar Berriak Txapelketako garaile

AIZKOLARITZA

Iker Vicente, Izar Berriak Txapelketako garaile

Iker Vicentek Izar Berriak txapelketako aizkora finala irabazi du. 25 urtez azpikoen lau aizkolarik jardun dute: Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Hodei Ezpeletak eta Julen Larreak. Hasieran, Basozabalek aurrea hartu du, baina bukaerako saioan Vicente ondo nagusitu da