Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan

EITB Media

Bizkaitarrak hirugarren postua eskuratu du VL2 kategoriako 200 metroko proban.

  • Higinio Rivero Argazkia: @BATbasqueteam

    Higinio Rivero Argazkia: @BATbasqueteam

Higinio Riverok hirugarren metal preziatuena eskuratu du Racicen (Txekiako Errepublika) jokatu den parakanoeko Europako txapelketan.

Rivero hirugarren kaletik lehiatu da VL2 kategoriako 200 metroko proban, eta 55:202ko denborarekin helmugaratu da, Edward Clifton britainiarrarekin lehia estuan. Probako irabazlea, Norberto Mourao portugaldarra, 54:235eko markarekin nagusitu da; Cliftonek 55:062ko denborarekin (+0.827) eraman du zilarra, eta Riverok, esan bezala, 55:202ko denbora (+0.967) eginda erdietsi du brontzea.

Gaurkoa Europa mailako laugarren domina da bizkaitarrarentzat, 2021ean Poznanen eta 2022an Munichen zilarra eta 2023an Montemor-o-Velhon brontzea lortu ondoren. Gainera, Higiniok zilarrezko domina bat du, 2021eko Kopenhageko Munduko Txapelketan eskuratutakoa, eta diploma olinpiko bat, Tokioko Jokoetan seigarren postua eginda lortutakoa. 2024an, Parisko joko paralinpikoetan, bederatzigarren postuan sailkatu zen.