Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du

EITB MEDIA

24 urteko jokalari portugaldarra Vitoria SC taldetik dator Iruñeara.

  • José Paulo Silva Argazkia: Vitoria SC

    José Paulo Silva Argazkia: Vitoria SC

Helvetia Anaitasunak ofizial egin du Jose Paulo Silva pibote portugaldarraren etorrera. 24 urteko jokalaria kosturik gabe iritsi da Iruñera, SC Vitoriarekin zuen kontratu-harremana amaitu ondoren.

Francisco de Holanda taldeko harrobian hezitako jokalariak, defendatzeko gaitasuna izateaz gain, 6 metroetatik eraginkortasun handia du. 17 urtez azpiko eta 21 urtez azpiko Portugalgo selekzioarekin jokatu du. Bere ibilbidean zehar, 190 partida baino gehiago pilatu ditu Portugalgo ligan, Andebol 1 izenekoan, eta 8 Europako txapelketetan.

2019/20 denboraldian Boavistak fitxatu zuen, eta urtebete geroago SC Hortan taldera joan zen. Azken talde horrekin, 127 gol sartu zituen 33 partidatan.

2021ean, ABC Bragak fitxatu zuen, eta hiru denboraldi eman zituen bertan. 2023/24 denboraldian, bestalde, EHF European League jokatu zuen, eta 8 partidatan 19 gol sartu zituen.

Aurreko denboraldian, berriz, Vitoria SC taldean jokatu du, bere jaioterriko taldean. Orain, Jose Paulo Silva Anaitasunara dator, bere kirol ibilbidearekin jarraitzeko eta talde berdeari bere helburuak lortzen laguntzeko.