Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria

EITB

Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.

  • Nacho Moyano. Argazkia: Helvetia Anaitasuna

    Nacho Moyano. Argazkia: Helvetia Anaitasuna

Nacho Moyano madrildarra izango da Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria, klubak ostegun honetan komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.

Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Fermin Iturri nafarrak bigarren teknikari gisa parte hartuko duen talde teknikoa gidatuko du. Denboraldiaurrea hasi baino pixka bat lehenago aurkeztuko dute, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.

36 urterekin, Moyanok sei denboraldi egin ditu Asobal Ligan, Cangas Eskubaloi taldearekin.