Beste kirolak
Kayak krossa
Pau Echaniz, zazpigarren Pragako Munduko Kopako K1eko finalean
EITB
Echanizek 51,59ko denbora egin du, Jakub Grigar irabazleak baino 2,88 segundo gehiago.
-
Pau Echaniz Olinpiar Jokoetan. Argazkia: EFE
Pau Echanizek zazpigarren postuan amaitu du ostiral honetan, formatu laburrean, igandera arte Pragan jokatzen ari den eslalomeko Munduko Kopako K1eko finalean.
Echanizek 51,59ko denbora egin du, Jakub Grigar irabazleak baino 2,88 segundo gehiago. Gabriel De Coster belgikarra eta Mateusz Polaczyk poloniarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.