Beste kirolak
Lehen jardunaldia
Jon Rahmek hasiera ona izan du LIV Golf Dallas txapelketan
EITB
Barrikako golf jokalariak 68 kolpeko (-4) lehen itzuli bikaina egin du, eta, behin-behinean, bigarren postuan kokatu da.
-
Jon Rahm Argazkia: EFE artxiboa
Jon Rahmek 68 kolpeko txartela (-4) aurkeztuta amaitu du ostiral honetan LIV Golf Dallasen lehen jardunaldia, eta kolpe bakarrera ditu txapelketako buruan dauden bi golf jokalariak: Patrick Reed eta Harold Varner III estatubatuarrak (-5).
Rahmek eagle bat, lau birdie eta bi bogey egin ditu lehen eguneko ibilbidean.
Barrikakoak, XIII. Legioa taldeko kapitainak, oso bertsio lehiakorra erakutsi du, joko luze indartsuarekin eta kontrol bikainarekin. Rahm British Openerako sailkatu da jada, eta LIV Golf Leagueko lehen garaipena lortu nahi du Dallasen.