Beste kirolak
Fitxaketa
Pol Quiroga, Bidasoa Irungo jokalari berria
EITB MEDIA
20 urteko atezaina Bartzelona taldetik dator, Bidasoa taldeko atezain posturako etorkizuneko apustu gisa. Hazten eta esperientzia pilatzen jarraitzeko asmoz, Sinfin taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita.
-
Pol Quiroga Argazkia: @CDBidasoaIrun
Pol Quiroga Bidasoa Irunen arituko da hurrengo bi denboraldietan, beste bi denboraldi luzatzeko aukerarekin, eta Blendio Sinfin Santander taldean jokatuko du lehen denboraldia, Zilarrezko Ohorezko Mailako taldean.
Pol Quiroga i Durán (Girona, 2005/05/31) Bartzelonatik dator, Bidasoako atezain posturako etorkizuneko apustu gisa. Hazten eta esperientzia pilatzen jarraitzeko asmoz, Sinfin taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita, Bidasoa Irun taldera sendotuago itzultzeko asmoarekin.
20 urteko atezaina unibertsitate mailako txapeldun izan zen iaz Antequeran, eta 18 urtez azpiko Europako txapeldun izan zen 2022an Montenegron.
COMUNICADO OFICIAL: POL QUIROGA
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) July 5, 2025
¿ El Club Deportivo Bidasoa comunica que Pol Quiroga se incorpora a la disciplina bidasotarra para las próxima dos temporadas, con opción a dos más y que jugará cedido en el @bmSinfin
¿ Ongi etorri zure etxe berrira Pol! ¡Te esperamos pronto! pic.twitter.com/SUAMXgHmIh