Beste kirolak
Diploma olinpikoa Londresen
Pablo Carrera tiratzailea, 2012ko Bizkaiko kirolaririk onena
Erredakzioa
Tiratzaile bizkaitarra seigarren sailkatu zen Londreseko Olinpiar Jokoetan, 10 metroko pistola proban, eta diploma olinpikoa lortu zuen. Bizkaiko Kirol Kazetarien Elkarteak saritu du.
-
Pablo Carrera tiratzailea. Argazkia: EFE
Pablo Carrera tiratzaile bizkaitarra seigarren sailkatu zen Londreseko Olinpiar Jokoetan, 10 metroko pistola proban, eta diploma olinpikoa lortu zuen. Bizkaiko Kirol Kazetarien Elkarteak (APDB) saritu zuen ostegunean, Bilbon egindako ekitaldian. Horrela, Carrera 2012ko Bizkaiko kirolaririk onena da, kazetarien arabera.
Gainera, iragan denboraldiko talderik onenaren saria Athleticek jaso zuen. Josu Urrutia presidente zuri-gorria saria jaso zuen. Bestalde, Iribar, Uriarte eta Saez saritu zituzten; izan ere, duela 50 debuta egin zuten.
Eduardo Iturralde Gonzalezek eta Kiko de la Mazak futbol eta saskibaloiko epaileek ere saria jaso zuten.
Carrerak Julian Sanz ultrafondoko txirrindularia (laugarren AEBetako 'non stop' proban eta 'Race Across America'n) eta Elaia Torrontegi taekwondo borrokalaria (Europako azpitxapelduna Manchesterren eta Espainiako txapelduna Alacanten) hartu ditu mendean, APDBko bozketan.