Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Djokovic eta Murray, aurrez aurre finalean

Erredakzioa

Munduko aurreneko sailkatuak eta Eskoziako tenislariak denboraldiko lehenengo txapelketa handia irabazteko borrokatuko dute, Australian.

  • Andy Murray finalerako sailkatzea ospatzen. Argazkia: EFE

    Andy Murray finalerako sailkatzea ospatzen. Argazkia: EFE

Andy Murray Eskoziako tenislariak bere hirugarren Australiako Irekiko finala jokatuko du Novak Djokovicen aurka. Britainiarrak 6-4, 6-7 (5), 6-3, 6-7 (2) eta 6-2 gainditu du Roger Federer, eta munduko lehenengo sailkatuak aise kanporatu zuen David Ferrer espainiarra 6-2, 6-2 eta 6-1.

Murrayk AEBetako Irekia irabazi zuen iragan denboraldian, eta Federer suitzarra aurrenekoz gainditu du Grand Slam batean. Eskoziarrak sakearekin min handi egin zion suitzarrari, eta laugarren setan 4-1ekoa iraultzea lortu zuen.

2011ko finalean Djokovic eta Murray nor baino nor gehiago izan ziren, eta Serbiako txapeldunak titulua irabazi zuen.