Itxi

Beste kirolak

Eski egokitua

Jon Santacana Munduko Kopako txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Sei puntuko desabantaila zuen Ivan Frantsev errusiarrarekiko, baina jaitsiera bi irabazita, eta eslalonean lortutako hirugarren postuak garaipena eman dio.

  • Jon Santacana eta Miguel Galindo

    Jon Santacana eta laguntzaile duen Miguel Galindo. Arghazkia: EiTB

Jon Santacana eskiatzaile gipuzkoarrak eski egokituko Munduko Kopa irabazi du. Sochin (Errusia) jokatu da Munduko Kopako azken proba, eta Santacana izendatu da txapeldun.

Euskal eskiatzailea Miguel Galindok lagunduta egon da. Ivan Frantsev errusiarrarekiko sei puntuko desabantailarekin iritsi zen Santacana azken probara, baina jaistiera bietan garaile atera zen, eta hirugarren postua lortu zuen eslalonean. Ondorioz, sailkapeneko lehen postua eskuratu zuen 820 punturekin.

Santacanaren atzetik Jakub Krako eslobakiarrak bukatu du bigarren postuan (653 puntu), eta Frantsev izan da hirugarren, 646 punturekin.