Beste kirolak
Borroka
Undak domina du helburu Europako txapelketan
Redacción
Londreseko Jokoetan eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan brontzea lortu eta gero, Undak argi dauka "finalera iristea dela helburua, horretarako segundo guztiak neurtu behar badira ere".
-
Maider Undaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
ibilisko Kirol Jauregiak, Georgiako hiriburuan, hartuko ditu hurrengo igandea bitartean Borroka libre eta grekoerromatarreko Europako txapelketak eta bertan hartuko du parte Maider Unda arabarrak azken lehiaketetean lortutako dominak berretsi nahian, Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutakoa eta 2010 eta 2012ko Europako txapelketetan eskuratutako brontzezko domina alegia. Lehiaketaren atarian, Basque Team-en babespean ari den euskal ordezkaria itxaropentsu azaldu da eta helburua finalerako sailkatzea dela gaineratu du argi eta garbi.
Basque Team-ek zabaldutako adierazpenetan Undak azaldu duenez presioa eta alde psikologikoa kudeatzeko gai izan ezkero “finalera hel naiteke, hori lortzeko edozein segundu ondo neurtu behar dudala jakinda”, eta kontutan izanda oso zaila izango dela nire denboraldi hasieran maila ematea, beste arerio batzuk ni baino sasoikoago daude eta”. Horien artean nabarmendu beharra dago Natalia Boroeva txapeldun olinpiar errusiarra, Vasilisa Marzaliuk bulgariarra eta Kateryna Burmistrova ukrainarrarekin batera.
Zortzigarrenez agertuko da Maider Unda Europako txapelketetan, bere bilakaera hobetuz joan den lehian: 2002an 5. izan eta gero brontzezko domina lortu du bere azken bi txapelketetan, 2010ean eta 201 2an.
Dortmundeko 2011ko hitzorduan ezin izan zuen parte hartu belauneko lesio larria izan ondoren. Londresen domina eskuratu eta gero borrokalari arabarrak lehiatzen jarraitzeko asmoa azaldu du beste denboraldi batez behintzat eta Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe.
72kiloz azpikoan arituko da Maider eta kanporaketak ostiral goizean jokatuko dira. Ondoren egingo dira finalak arratsaldez, 18:00etan bertako orduan (15:00etan Euskadin). Maiderren hitzetan “Maila altuko lehiaketa da, arerio oso gogorrekin, nire mailan europearrak baitira nazioarte mailan agintzen dutenak. Olinpiar Jokoen ondoren transizio urtea da guretzat eta ikusiko dugu jendeak erakusten duen sasoia. Disfrutatzera ateratzea nahi dut, podiuma lortzeko gai izan nahizela jakinda baina era berean lehendabiziko lehian nagusitzen ez banaiz badakit baita ez dagoela bigarren aukerarik, guztia eman beharko dut beraz”.
Borroka egitarau olinpiarreti k uzteko aukera iragarri du berriki Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) eta albisteak zalaparta handia sortu du. Honen inguruan Maiderrek dio “neurriak hartzen ari direla, baina orain da momentua borroka Jokoetan egoteko arrazoiak mahain gainean jarri eta defendatzeko” .