Beste kirolak
Eskubaloia
Bera Berak eskura dauka bere historiako lehen liga irabaztea
Erredakzioa
Gipuzkoarrek Castro azken sailkatuaren etxean jokatuko dute larunbatean (19:00etan). Kantabriarrek partida bakarra irabazi dute liga osoan.
-
Gipuzkoarrek Castro ahularen aurka jokatuko dute larunbatean. EiTB.
Bera Berak eta Elx-Mustanga taldeek emakumezkoen liga txapelketa dute jokoan asteburu honetan.
Talde gipuzkoarrak puntu bateko abantaila du sailkapenean, eta esku-eskura du bere historiako lehen liga titulua lortzea.
Aurtengo denboraldian bi titulu eskuratu dituzte dagoeneko; Espainiako Superkopa eta Erreginaren Kopa.
Bera Berak Castroren aurka jokatuko du ligako azken jardunaldian. Kantabriarrak sailkapeneko azken postuan daude eta partida bakarra irabazi dute aurtengo denboraldian. Ondorioz, aparteko ezustekorik ezean, gipuzkoarrek Castrori irabazita ospatuko dute liga txapelketa.