Beste kirolak
Everest
Hillary eta Norgay munduko gailurrera iritsi ziren orain dela 60 urte
Erredakzioa
Edmund Hillary Zelanda Berriko alpinistak eta Tenzing Norgay sherpak Everest aurrenekoz igo zuten, orain dela 60 urte.
Edmund Hillary Zelanda Berriko alpinista eta Tenzing Norgay sherpak gaur 60 urte igo zuten aurrenekoz Everest, munduko mendirik altuena.
Britainiako espedizioko bi kideak 15 minutu inguru egon ziren 8.848 metroko altuerara, munduko tontorrik altuenean.
Ordutik, ia 6.200 mendizale igo dira Everesteko gailurrera, eta 230ek, bizia galduta, ezin izan dute lortu.