Beste kirolak
Ferrer gainditu du finalean
Nadalek zortzigarren aldiz irabazi du Roland Garros
Erredakzioa
Manacorreko tenislariak 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi dio finalean David Ferrerri.
Rafael Nadalek historia egin du Roland Garros zortzigarren aldiz irabazita. David Ferrerren aurka jokatu du finala, eta hiru setetan (6-3, 6-2 eta 6-3) lortu du garaipena Manacorreko tenislariak.
Nadalek bere hamabigarren Grand Slama irabazi du. Guztira, 59 garaipen lortu ditu dagoeneko 27 urteko tenislariak Roland Garrosen, eta Guillermo Vilasen marka hautsi du horrela.