Beste kirolak
Triatloia
Virginia Berasategik kontraanalisia eskatu du
Erredakzioa
Kirolari bizkaitarrak kontranalisia eskatu du, maiatzaren 18an irabazi zuen Bilboko Triatloian positibo eman ondoren. Emaitza datorren aztean ezagutuko da.
-
Virginia Berasategi. Argazkia: EiTB
Virginia Berasategik positibo eman duen gernu laginaren kontraanalisia eskatu du. Maiatzaren 18an, Bilboko Triatloia irabazi zuen bizkaitarrak, eta proban positibo eman zuela adierazi dute. Kontraanalisiaren emaitza datorren astean ezagutuko da.
Kontraanalisia Eusko Jaurlaritzan eskatu du, eta Bartzelonako Dopinaren Aurkako laborategian aztertuko da. Laborategia COIk eta AMAk onartutakoa da.
Laborategiko informea, bigarren gernu laginaren emaitzarekin, kasuaren epaileari igorriko diote, eta Virginia Berasategik alegazioak egiteko epea izango du.