Itxi

Beste kirolak

Txekiar Errepublikako S.N.

Cal Crutchlow, azkarrena Brnoko zirkuituan

Erredakzioa

Britainiarrak Alvaro Bautista eta Marc Marquez liderra gainditu ditu. Pedrosak eta Lorenzok laugarren eta bosgarren postuetatik irten beharko dute.

  • Cal Crutchlow. Argazkia: EFE

    Cal Crutchlow. Argazkia: EFE

Cal Crutchlow britainiarrak lortu du ‘pole’a Txekiar Errepublikako Sari Nagusian. Yamaha taldeko gidariak Alvaro Bautista (Honda) eta Marc Marquez (Repsol Honda) gainditu ditu, entrenamendu ofizialetan. Beste bi gidari espainiar, Dani Pedrosa eta Jorge Lorenzo, laugarren eta bosgarren izan dira Bronco zirkuituan.

Crutchlowek bere ibilbideko bigarren 'pole'a eskuratu du, ekainean Holandako Sari Nagusian azkarrena izan baitzen.

Irteera:

.1. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha) 1:55.527
.2. Alvaro Bautista (ESP/Honda) 1:55.754
.3. Marc Marquez (ESP/Repso Honda) 1:55.863
.4. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda) 1:55.868
.5. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 1:55.949
.6. Bradley Smith (GBR/Yamaha) 1:56.014
.7. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) 1:56.186
.8. Stefan Bradl (GER/Honda) 1:56.477
.9. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati) 1:56.825
10. Nicky Hayden (USA/Ducati) 1:56.979