Itxi

Beste kirolak

Erabateko gehiengoaz hautatuta

Thomas Bach, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria

Erabateko gehiengoaz hautatu dute bigarren txandan. Ser Miang Ng, Sergey Bubka, Richard Carrion eta Denis Oswald izan dira beste hautagaiak.

  • Thomas Bach. Argazkia: EFE

    Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente berria. Argazkia: EFE

Thomas Bach alemaniarra izendatu dute Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente. Bachek bigarren txandako bozketan irabazi du, erabateko gehiengoaz. Ser Miang Ng (Singapur), Sergey Bubka (Ukraina), Richard Carrion (Puerto Rico) eta Denis Oswald (Suitza) izan dira beste lau hautagaiak. Lehenago, Taiwaneko Ching-Kuo Wu hautagaitzatik kanpo geratu da.

Orain arte presidente karguan egon den Jacques Rogge (2001. urtetik zeraman karguan) ordezkatuko du Thomas Bachek. Zortzi urte emango ditu Bachek karguan, eta beste lau urtez luzatzeko aukera izango du.