Beste kirolak
Erreakzioak
Istriputik bizi izandako 'urte eta erdia' eskertu du Villota familiak
Erredakzioa
Maria de Villota hilda aurkitu dute ostiral goizean, Sevillako hotel batean. Albistea jakin denetik, kirol munduko eta gizarte osoko hainbat pertsonak tristura eta doluminak agertu dizkiote familiari.
-
Maria de Villota. Efe.
Maria de Villota auto-gidariaren familiak komunikatua kaleratu du Facebooken, Mariak 2012ko uztailean izan zuen istripu larriaren ostean bizi izandako "urte eta erdia" eskertzeko.
"Lagun maiteok: Maria joan egin zaigu. Zerura joan behar zuen, aingeru guztiek egiten duten bezala. Jainkoari eskerrak ematen dizkiogu gurekin izan den azken urte eta erdiagatik", dio familiaren izenean Mariaren Facebookeko orrialdean argitaratutako idatziak.
Maria de Villotaren heriotzaren berri izan denetik, erreakzio ugari izan dira goiz osoan. Ferrari taldearena, esaterako: "Maria de Villotaren heriotza tristea da. Familiari eta lagunei doluminak helarazi nahi dizkiegu", esan dute Twitterren.
Trágica noticia la del fallecimiento de María de Villota. Nuestro más sentido pésame a su familia y amigos. #Triste
— Scuderia Ferrari (@InsideFerrari) October 11, 2013
Hoy es un día muy triste para el deporte español. Nos deja una luchadora de enorme sonrisa. Un abrazo para toda la familia! DEP María.
— Fernando Alonso (@alo_oficial) October 11, 2013
R.I.P. Maria Villota :(
— Sebastian Vettel (@Sebas_Vettel) October 11, 2013