Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Wawrinkak txapelketako ezustekoa eman du Djokovic kanporatuta

Erredakzioa

Tenislari suitzarrak 2-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 9-7ko emaitzarekin lortu du garaipena final-laurdenetako partida honetan. Thomas Berdych izango du aurkari finalerdietan.

  • Stanislas Wawrinka. Argazkia: EFE

    Stanislas Wawrinka Djokovicen aurka lortu duen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Stanislas Wawrinkak txapelketako ezustekoa eman du Australiako Irekiko final-laurdenetan Novak Djokovic mendean hartuta. Tenislari suitzarrak partida bikaina jokatu du, baina asko kostatu zaio Djokovic mendean hartzea. Bost set behar izan dira partida nork irabaziko zuen jakiteko, eta, azkenean, Wawrinka izan da garaile, 2-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 9-7ko emaitzarekin.

Djokovicek irabazi zuen iaz, eta 25 partida jarraian zeramatzan irabazita Australiako Irekian.

Garaipen horri esker, Wawrinkak finalerdietarako txartela lortu du. Thomas Berdych izango du bertan aurkari, final-laurdenetan Ferrer garaitu ondoren.