Beste kirolak
Autopsia
Lamela bihotzekoak jota hil zen
Erredakzioa
La Nueva España egunkariak jakitera eman duenez, atleta ohia bihotzekoak jota hil zen.
-
Lamela ostegunean hil zen, Avilesen. Argazkia: EFE
Yago Lamela bihotzekoak jota hil zen, gorpuari egindako autopsiaren emaitzen arabera. Hala eman du jakitera La Nueva España Asturiasko egunkariak. Ostegunean aurkitu zuten hilik Lamela Avileseko bere etxean, 18:00ak inguruan. Atletak depresioa izan zuen azken urteetan.
Asturiarra luzera-jauziko munduko txapeldunordea eta 10 urtez Europako errekorraren jabea izan zen. 2009an atletismoa utzi zuen, lesio bazuengatik.
Lamelaren aldeko hiletak larunbatean egingo dituzte, Avileseko Santo Tomas de Cantorbery elizan, 16:00etan.