Beste kirolak
Eskubaloia
Aitor Etxaburu izango da Bera Berako entrenatzaile berria
Erredakzioa
Eskubaloi taldeak ostiralean aurkeztuko du hurrengo denboraldirako teknikoa. Lehenengo aldiz arituko da emakumezkoen talde batean.
-
Aitor Etxaburu / Bera Bera.
Bera Bera Eskubaloiak hurrengo denboraldirako entrenatzaile berria iragarri du: Aitor Etxaburu. Lau urtez Anaitasuna entrenatu ostean, Ohorezko Mailarako igoera eta aurtengo Errege Kopako 4ko finala tartean, Eibarrekoak lehenengo aldiz zuzenduko du maila honetako emakumezkoen talde bat.
Ostiralean aurkeztuko dute Etxaburu, Tati Garmendiarekin komunikabideen aurrean. 48 urte ditu. 1996ko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, eta entrenatzaile bezala, Bidasoa ere zuzendu du.
Bera Berak kalitatezko jauzia egin nahi du hurrengo denboraldiari eta, batez ere, Europako txapelketari begira.
Jokalari batzuk, Eli Pinedok bezala, ongi etorria egin diote entrenatzaile berriari:
Damos la bienvenida al técnico Aitor Etxaburu para la próxima campaña!! Listo para seguir ganando títulos Aitor?? Let's go!! #goraberabera
— Eli Pinedo (@EliPinedo) junio 5, 2014