Beste kirolak
Tenisa
Nadalek eta Djokovicek jokatuko dute Roland Garroseko finala
Erredakzioa
Andy Murray kanporatu du espainiarrak txapelketako finalerdietan (6-3, 6-2 eta 6-1).
-
Rafa Nadal Roland Garroseko finalerako sailkatu da. Argazkia: EFE
Rafa Nadal espainiarrak Roland Garroseko finalerako txartela lortu du finalerdietan Andy Murray mendean hartuta (6-3, 6-2 eta 6-1). Ordu bat eta 40 minutu behar izan ditu Manacorreko tenislariak. Finalean Novak Djokovic serbiarra izango du aurkari.
"Gaur jokorik onena egin dut. Hunkituta nago, final berri bat jokatuko baitut niretzat hain berezia den pista honetan", esan du Nadalek.