Beste kirolak
Norvegian
Bi jokalari hil dira, xakearen olinpiadan
Erredakzioa
Hildakoetako bat partida bat jokatzen zegoela hil eta taularen gainean zerraldo erori da. Bestea, aldiz, hotelean aurkitu dute.
-
Xakearen olinpiadak bi aste iraun ditu. Efe.
Uzbekistaneko xake jokalari bat hoteleko bere gelan hilda aurkitu dutela konfirmatu du Norvegiako Poliziak. Aurretik, beste jokalari bat zerraldo erori da taularen gainean, partida bat jokatzen ari zela.
"Poliziaren arabera, Uzbekistaneko jokalariaren heriotza tragikoa da, baina naturala, ez dago delitu zantzurik", adierazi dute olinpiadako antolatzaileek, komunikatu baten bidez.
Aurretik, suitzar jatorriko jokalari bat hil egin da, taularen gainean zerraldo erorita, Alain Niyibizi ruandarraren aurka jokatzen ari zela. 67 urte zituen eta Seychelletako taldeko kidea zen.
Jokalaria berehala artatu zuten Gurutze Gorriko kideek eta ospitalera ere eraman zuten, baina ezin izan zuten suspertu.
Olinpiadetako amaiera ekitaldian, minutu bateko isilunea egin zuten, hildakoen omenez.