Beste kirolak
Wisconsinen
Sokatirako euskal selekzioa, Munduko Txapelketan
Erredakzioa
Basque Country izenarekin hartuko du parte ofizialki euskal selekzioak AEBko txapelketan.
-
Euskadi, munduko txapelketan
Sokatirako euskal selekzioak Ameriketako Estatu Batuetan jokatuko den Munduko Txapelketan hartuko du parte aste honetan.
Basque Country izena hartuko du selekzioak ostegunean hasi, eta igandean amaituko den lehiaketan Wisconsinen. Orain arte euskaldunek Spain izenarekin hartzen zuten parte.
Aurtengo txapelketan honako selekzioak izango dira: Kanada, Italia, Hegoafrika, Suitza, Suedia, Ingalaterra, Irlanda, Txina, Belgika, AEB, Letonia, Alemania, Israel, Holanda eta Nigeria.
Selekzioez gain, klubek ere izango dute euren lehiaketa eta bertan Gaztedi eta Goiherri talde bizkaitarrak eta Mutriku gipuzkoarra izango dira.