Beste kirolak
Ospitalea utzi du
Schumacherrek etxean jarraituko du sendatze prosezuarekin
Erredakzioa
"Izandako lesioak larriak izan zirela kontutan hartuta, aurrerapausoak eman ditu azken aste eta hilabeteotan. Hala ere, luzea eta zaila da aurretik duen bidea", dio familiaren oharrak.
-
Michael Schumacherren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Michael Schumacher Bat Formulako pilotu ohia ospitaletik irten da eta etxean jarraituko du sendatze-prosezuarekin, bere familia ohar batean jakinarazi duenez.
"Michaelen errehabilitazioa etxean burutuko da. Izandako lesioak larriak izan zirela kontutan hartuta, aurrerapausoak eman ditu azken aste eta hilabeteotan. Hala ere, luzea eta zaila da aurretik duen bidea", azpimarratu du familiak.
Schumacher duela hiru hilabete irten zen komatik. "Kaiser"-ek istripu larria izan zuen 2013. urteko abenduan, Frantziako Meribel estazioan eskiatzen ari zenean.