Beste kirolak
Tenisa
Serena Williamsek hirugarrenez irabazi du Roland Garros
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatubatuarrak Lucie Safarova txekiarra hartu du mendean finalean (6-3, 6-7(2) eta 6-2).
-
Serena Williams. Argazkia: EFE
Serena Williams estatubatuarrak kostata gainditu du Lucie Safarova txekiarra Roland Garroseko finalean (6-3, 6-7(2) eta 6-2).
Gripeak jota izan da Williams, baina bere hirugarren Roland Garros eskuratzea lortu du. 2002. urtean irabazi zuen estreinakoz eta bigarrena 2013.ean izan zen.