Beste kirolak
Rio 2016
Pablo Carrerak Olipinar Jokoetarako txartela lortu du
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko tiratzailea Rio 2016an izango da, pistola libreko 50 metroko eta aire-pistolako 10 metroko probetan.
-
Pablo Carrera, Londres 2012 / EFE.
Pablo Carrera bosgarrena izan da Doitasun-tiroko Munduko Kopan, Azerbaijanen, eta 2016ko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du, Rio de Janeiron. Bilboko tiratzaileak pistola libreko 50 metro eta aire-pistolako eta 10 metroko modalitatean hartuko du parte.
"Oso harro nago, txartela lortzea denboraldi osorako saria delako. Ez naiz honetan soilik aritu ahal den profesionala, eta ni bezalako norbaiti esperientzia handia da Jokoetan egotea", esan du Carrerak.
Bilbotarrak "domina bat lortzea" du helburu. Londresko Jokoetan seigarrena izan zen.