Itxi

Beste kirolak

Errusiako Sari Nagusia

Hamiltonek Munduko Txapelketa eskura du Sochin garaipena lortu ostean

Erredakzioa

Britainiarrak Errusiako Sari Nagusia irabazi du. Vettel izan da bigarren eta Sergio Perez, hirugarren. Rosbergek lasterketa utzi egin du, eta Alonso hamargarren izan da.

  • Lewis Hamilton. Argazkia: EFE

    Lewis Hamilton, Errusiako Sari Nagusian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Lewis Hamiltonek (Mercedes) irabazi du Errusiako Sari Nagusia eta ondorioz, Bat Formulako Munduko Txapelketa irabazteko aurrerapausoa eman du pilotu britainiarrak. Gainera, Nico Rosberg bere taldekideak lasterketa utzi egin behar izan du.

Hamiltonek denboraldiko bere bederatzigarren garaipena lortu du Sochiko zirkuituan nagusi izan ostean. Sebastian Vettel (Ferrari) izan da bigarren eta Sergio Perezek (Force India) ezustekoa eman du, lasterkta hirugarren postuan bukatuta.

Munduko Txapelketako sailkapenean, Hamiltonek lidergoa sendotu du. Ingalaterrako pilotuak 302 puntu ditu, Sebastian Vettel dago bigarren postuan, liderrarengandik 66 puntura eta Nico Rosberg hirugarren posturaino jaitsi da. Alemaniarrak 229 puntu ditu.