Beste kirolak
Monegrosen
Txomin Arana bere motor berriarekin entrenatzen hasi da
eitb.eus
Ereñoko pilotua 2016ko Dakarrean lehiatuko da makina berriarekin.
-
Txomin Arana, motor berriarekin. Argazkia: Gerardo Puente.
Txomin Aranak lehen Saioa egin du dagoeneko, 2016ko Dakarrera eramango duen motorrarekin. Yamaharekin bi urte eman ondoren, Ereñoko gidariak Husqvarna bat erabiliko du.
Monegrosen egindako lehenengo saioan, 200 kilometro inguru egin ditu motorrari neurria hartzen hasteko.