Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Efren Vazquez Moto2 mailan arituko da 2016. urtean

Erredakzioa | Agentziak

Suterrekin akordiora iritsi dela jakinarazi du pilotu bizkaitarrak komunikatu baten bitartez. "Urte asko eraman ditugu amets honen atzetik", esan du bilbotarrak.

  • Efren Vazquez. Argazkia: EFE

    Efren Vazquez. Argazkia: EFE

Efren Vazquezek Chesten (Valentzian) korrituko du Moto3 mailako bere azken lasterketa, baina 2016. urtean Moto2 mailan lehiatuko da IODA Racing taldearekin. Pilotu bilbotarrak komunikatu baten bitartez eman du jakitera albistea.

"Azkenean, datorren urtean Moto2 mailan lehiatuko naizela esan dezaket. Urte asko geramatzan amtes honen atzetik", esan du Efren Vazquezek. Bizkaitarrak 28 urte ditu, eta horixe da Moto3 mailako adin-muga.

"Oso pozik nago niretzat albiste hau oso garrantzitsua delako, baina euskal motoziklismoarentzat ere albiste ona dela uste dut. Hainbeste urte maila txikiko elitean eman ondoren, oso garrantzitsua da goragoko maila batean lehiatu ahal izatea", gaineratu du Efren Vazquezek.

Pilotu bizkaitarra oso pozik azaldu da albiste honekin: "Suterrekin akordio batera iritsi ahal izateak dena esaten du. Moto2 mailan txapeldunak izan ziren Marc Marquezekin eta gainera, Giampiero Sacchi munduko txapeldun izan da Valentino Rossirekin, Manuel Poggialirekin eta Marco Simoncellirekin. Ondorioz, ez dago ezer gehiago esaterik".