Itxi

Beste kirolak

Katalunian

Borroka: Maider Unda, hamabigarrenez Espainiako txapelduna

K.I.

Erredakzioa

Helburua beteta itzuli da etxera Oletako borrokalaria, 72 kiloko urrea lepoan zintzilik zuela.

Maider Unda borrokalari arabarrak hamabigarrenez irabazi zuen Espainiako txapelketan, Sant Adria de Besos herrian egindako lehiaketan. Euskal borrokalariek beste zenbait domina ere eskuratu zituzten.

Undaren eguna luzea izan zen, goizean lehen borroka egitetik ia gauerdian azkena egitera denbora luzea pasa baitzen. Baina helburua beteta itzuli da etxera, 72 kiloko urrea lepoan zintzilik zuela. Orain, datorren asteburuan Suedian nazioarte mailako Grand Prix txapelketa garrantzitsuan hartuko du parte, eta ondoren bertan geldituko da astebetez entrenatzera. Apirilean Europako txapelketa lehiatuko du Oletako borrokalariak.

Espainiako txapelketara itzuliz, beste lorturiko beste dominak hauek izan ziren: zilarrezkoa, Jentzane Ortiz (borroka, 48 kilo), brontzezkoa, Nekane Cepas (borroka, 51 kilo), Jesús Lizarbe (greco-erromatar borroka, 120 kilo),

Federazioka, greco-erromatar borrokan, Nafarroa hamaikagarren sailkatu zen, Euskadi azkena. Txapelduna Katalunia izan zen. Emakumezkoen borroka librean, Euskadi hirugarren sailkatu zen, Nafarroa bederatzigarren, txapeldun Andaluzia izan zelarik. Gizonezkoetan, Euskadi hamargarren, Nafarroa hamaikgarren, Galiza txapeldun.