Beste kirolak
Euskal zirkuitua
Duatloia: Elgezabal eta Rodriguez, nagusi lehenengoan
K.I.
Erredakzioa
Zuriñe Rodriguez nagusitasun handiz izan zen garailea. Lehen aldiz korrika eta bizikletan partzialik onenak egin zituen, eta bigarren denborarik onena bigarren korrikaldian.
Basaurin egin zen denboraldiko lehen duatloia. Mikel Elgezabal eta Zuriñe Rodriguez izan ziren bi irabazleak.
Korrikako lehen saioan Jon Arozena izan zen azkarrena, box-etara bera iritsi zen lehen postuan. Elgezabal bostgarrena izan zen. Bizikletan bizkaitarrak bigarren denborarik onena egin zuen, eta azken korrikaldian Felix Javier Martinez izan zuen aurkari nagusia, bien artean helmugan soilik bi segundu egon ziren.
Zuriñe Rodriguez nagusitasun handiz izan zen garailea. Lehen aldiz korrika eta bizikletan partzialik onenak egin zituen, eta bigarren denborarik onena bigarren korrikaldian.
SAILKAPENA GIZONEZKOAK
1 ELGEZABAL FERNANDEZ, MIKEL 1:04:22
2 MARTINEZ RUBIO, FELIX JAVIER 1:04:24
3 RUIZ ICHAZO, KEPA 1:04:48
4 AROCENA MUÑOZ, JON 1:05:06
5 NEGRETE INCERA, OSCAR 1:05:40
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1 RODRIGUEZ SANCHEZ, ZURIÑE 1:13:10
2 ALLES CAMPAMA, CRISTINA 1:20:50
3 ETXABURU IRUSTA, IRATI 1:21:17
4 RUIZ TERAN, INMACULADA 1:23:35
5 ALTUNA MADINA, GURUTZE 1:26:03