Itxi

Beste kirolak

Guajardo , jokalari onena

Belar hockeya: Reala, hirugarren Kopan

K.I.

Erredakzioa

Final-laurdenetan C.D. Terrassaren aurka irabazi zuten eta finalerdietan Juniorren aurka galdu zuten. Hirugarren postua lortzeko neurketan Egara garaitu zuten.

Emakumezkoen belar hokeiko erreginaren kopa burutu zen asteburuan Alcala la Real (Jaen) herrian. Realak hirugarren postuan amaitu zuen.

Final-laurdenetan C.D. Terrassa menperatu zuten. Ligako bigarren eta hirugarren sailkatua aurrez aurre. Partidu parekatua izan zen, polita, 2-2 amaitu zena. Penalti-strocketan 4-1 irabazi zuten txuri urdinek.

Finalerdietan Junior izan zuten aurkaria. Neurketa borrokatua hau ere, eta golik gabe amaitu zena. Berriz penaltiak, baina oraingoan gipuzkoarrek galdu egin zuten, 4-1.

Finalera ez sartu izanaren pena gainditu eta hirugarren postua eskuratzeko partidua jokatu zuten igandean. Egara izan zuten aurkaria, 3-2 nagusitu zirelarik neurketa ona jokatuta. 1-0 aurreratu ziren donostiarrak, gero berdindu egin zieten, 3-1 irabazten egon ziren, eta azkenean 3-2.

Txapelketa Club de Campo taldeak irabazi zuen. Madrildarrek Junior menperatu zuten. Partidua 1-1 amaitu zen, eta penaltietan 2-0 irabazu zuen Club de Campok.

Realeko Maria Eugenia Guajardok jaso zuen Kopako jokalaririk onenaren saria.