Itxi

Beste kirolak

MotoGP

Jorge Lorenzo, Ducatira 2018. urtera arte

Erredakzioa

Mallorcako pilotuak Yamaha utziko du denboraldi amaieran. Talde japoniarrarekin hiru aldiz irabazi du MotoGP mailako Munduko Txapelketa.

  • Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

    Jorge Lorenzo. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok ez du Yamahan jarraituko denboraldi amaieran. Mallorcako pilotuak Ducatirekin sinatu du kontratua datozen bi denboraldietarako, 2018. urtera arte. Bederatzi urte eman ditu Lorenzok Yamahan eta hiru aldiz izendatu da MotoGP mailako munduko txapeldun.

MotoGPko webgune ofizialak (motogp.com) jakinarazi duenez, Jorge Lorenzo eta Ducati akordiora iritsi dira datozen bi urteetarako. Lorenzo taldez aldatuko da Yamaharekin 41 garaipen eta 99 podium lortuta. Ziurrenik zifra horiek handitu egingo ditu denboraldi honetan.