Itxi

Beste kirolak

Bere egutegia "arindu" nahian

Tenisa: Nadalek ez du Godon parte hartuko

Erredakzioa

"Atsedena eskatzen dit nire gorputzak", dio tenislariak ohar batean.

Rafael Nadalek ez duela Conde Godo Sarian parte hartuko iragarri du. Bere helburua egutegia pixka bat arintzea da Roland Garrosera sasoi onenean iristeko.

"Asko sentitzen dut Bartzelonan ez jokatzea, beste txapelketa batean baino askoz gehiago, baina Montecarloko garaipenaren ondoren atsedena eskatzen dit nire gorputzak", dio bere oharrak.