Itxi

Beste kirolak

Igande honetan heltzea nahi du

Oh Eun Sun, Annapurnako gailurretik gertu

Erredakzioa

Korearrak eta Edurne Pasabanek helburu bera dute, hamalau "zortzimilakoak" lortzen aurreneko emakumea izatea, baina tolosarrak Miss Oh-ren igoera batzuen inguruan "zalantza asko" daudela esan du.

Oh Eun Sunek igande honetan egin nahi du tontorra Annapurnan. Gailur hau baino ez zaio geratzen hamalau "zortzimilakoak" lortzen aurreneko emakumea izateko.
Edurne Pasabanek apirilaren 17an igo zuen bere hamahirugarrena, Annapurna, eta orain Sisha Pangma du helburu.

Tolosarrak Miss Oh-ren igoera batzuen inguruan "zalantza asko" daudela esan du: "Ez du Kangchenjunga igo". Sherpek adierazi diote korearrak ez duela igo eta eurek emango dutela horren berri.