Beste kirolak
Lehen emakumea
Oh Eun-sun hegokorearra Annapurnako gailurrera iritsi da
Erredakzioa
Horrenbestez, munduko hamalau zortzimilakoak igotzea lortzen duen lehen emakumea da.
Oh Eun-sun mendizale hegokorearrak gaur lortu du Annapurnako gailurra zapaltzea Yonhap agentzia lokalak jakitera eman duenez. Ondorioz, hamalau zortzinilakoak igotzea lortu duen lehen emakumea da.
Gailurrera goizeko 09:16an iritsi da kanpamendu basea uzti eta 13 ordu eta 16 minutu behar izan ditu gailurrera iristeko.
Bestalde, Edurne Pasabanek gaur ekingo dio Shisha Pagmako gailurra zapaltzeko helburuari, geratzen zaion zortzimilako bakarra hamalau zortzimilakoak lortzeko.