Itxi

Beste kirolak

Edurne Pasabanen zalantza

Miss Oh-k Kanchenjunga igo zuen ala ez, oraindik ere argitu gabe

Erredakzioa

Elizabeth Hawleyk, Himalayako mendateetara egiten diren igoerak erregistratzen dituen emakumeak, "eztabaidagarritzat" jo du igoera, baina horrek ez duela "ez igota" esan nahi azpimarratu du.

Zalantza da nagusi Oh Eun Sunen igoeren inguruan. Oraindik argitu gabe dago 2009. urtean Kanchenjunga igo zuen ala ez. Astelehenean Elizabeth Hawleyrekin, Himalayako mendateetara egiten diren igoerak erregistratzen dituen emakumearekin, bildu zen Koreako alpinista egoerari konponbide bat emateko asmoz.

Edurne Pasabanek eta Miss Oh-k helburu bera zuten, hamalau zortzimilakoak igotzen aurreneko emakumea izatea. Duela egun batzuk bere xedea erdietsi zuen korearrak Annapurnan tontorra eginda, baina Pasabanek igoeren egiazkotasuna zalantzan jarri zuen. Gipuzkoarraren arabera, sherpek adierazi zioten Miss Oh-k ez duela Kangchenjunga igo eta tolosarrak Hawleyri bere kezka jakinarazi zion.


Honek "eztabaidagarritzat" jo du Oh Eun Sunek Kanchenjungara egindako igoera, baina horrek ez duela “ez igota” esan nahi azpimarratu nahi izan du. Misterioak dirau.