Beste kirolak
Tenisa
Djokovic Roland Garroseko txapeldun izendatu da
Erredakzioa
Novak Djokovicek 3-6, 6-1, 6-2 eta 6-4 irabazi dio finala Andy Murrayri. Pariseko Grand Slama irabazten duen lehen aldia da.
Novak Djokovic izendatu da 2016ko Roland Garroseko txapeldun, igande honetan Andy Murrayri finala 3-6, 6-1, 6-2 eta 6-4ko emaitzarekin irabazi ostean. Serbiarrak lehen aldiz irabazi du Pariseko Grand Slama.
Lehen setean Andy Murrayk aise menderatu du Djokovic, baina 'Nole'k ez du etsi eta britainiarrari jipoia eman dio bigarren setean. Set banako berdinkateren ostean Djokovicek jarraitu du pistan agintzen eta hirugarren seta ere eroso irabazi du (6-2). Laugarren seta hil ala bizikoa izan da Murrayrentzat, parekatua izan da, baina Novak Djokovicekl 6-4 irabazi du, eta Roland Garroseko txapeldun izendatu da.