Beste kirolak
Vichyn
Pistako piraguismoa: Saies, laugarren munduko kopan
K.I.
Erredakzioa
Donostiarrak denboraldiko hitzordu nagusiak udaran ditu, uztailean Europako txapelketa eta abuztuan mundukoa.
Vichy izan zen pistako munduko kopako proba hartu zuen herria. Ekaitz Saies laugarren sailkatu zen 200 metroko K-1ean.
Finalean sartu eta laugarren postua lortzearekin gustora agertu zen donostiarra: "Proba aurretik ez nuen pentsatzen laugarren geldituko nintzenik. Lehenengo proba izanik banekien ez nengoela ehuneko ehunekoan".
Saiesek denboraldiko hitzordu nagusiak udaran ditu, uztailean Europako txapelketa eta abuztuan mundukoa.