Beste kirolak
Dextro Energy
Triatloia: Ainhoa Murua, bederatzigarren Madrilen
K.I.
Erredakzioa
Gipuzkoarrak bederatzigarren postuan amaitu zuen munduko txapelketako hirugarren lasterketa.
Zarauztarra laugarren postuan irten zen uretatik. Bizikletan tropel handia osatu zen, bertan zen Murua, eta oso hurbil Rodríguez. Bizikletakoa amaitzear zegoela, box-etara iritsi aurretik, erorikoa izan zen, Murua tartean harrapatu zuelarik. Ez zuen minik hartu, baina denbora galdu arazi zion.
Korrikako lan ona egin zuen zarauztarrak, bederatzigarren amaituz, sentsazio onekin.
SAILKAPENA MADRIL:
1. Nicola Spirig (SUI) 2.06:00
2. Emmie Charayron (FRA) 2.06:04
3. Helen Jenkins (GBR) 2.06:08
4. Mariko Adachi (JPN) 2.06:32
5. Sarah Haskins (USA) 2.06:48
9. Ainhoa Murua (EUS) 2.07:40
15. Zuriñe Rodríguez (EUS) 2.09:06
MUNDUKO ZIRKUITUA:
1. Bárbara Riveros (CHI) 2082 puntu
2. Mariko Adachi (JPN) 1767 puntu
3. Daniela Ryf (SUI) 1543 puntu
4. Sarah Haskins (USA) 1447 puntu
5. Nicola Spirig (SUI) 1433 puntu
20. Ainhoa Murua (EUS) 500 puntu
30. Zuriñe Rodríguez (EUS) 269 puntu