Itxi

Beste kirolak

Euskadiko txapelketak

Triatloia: Elgezabal eta Casares, Ondarroan garaile

K.I.

Erredakzioa

Ondarroan burutu ziren distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketak.

Larunbatean Ondarroan distantzia olinpikoko Euskadiko txapelketak burutu ziren. Mikel Elgezabal eta Ana Casares izan ziren lasterketako bi irabazleak.

Elgezabalek aurreko urteko garaipena errepikatu zuen Ondarroan. Bizkaitarrak 1h59''50"ko denbora egin zuen 1,5 kilometro igerian, 42 bizikletan, eta 10 korrika osatzeko. Ia proba osoa Aritz Egeak eta biek osatu zuten. Elkarrekin irten ziren uretatik, bizikleta lasterketa hala egin zuten, eta korrikan egin zuen ihes Elgezabalek, azken kilometroan.

Emakumezkoetan ere aurreko urteko irabazlea nagusitu zen Ondarroako lasterketan. Ana Casares nagusitu zen. Atzetik aurrerako lasterketa egin zuen, igerian hamabigarren izan ondoren. Bizikletan taldetxoa osatu eta aurrekaldean zegoen Itsaso Leunda harrapatu zuten. Korrika egiten hasterakoan ihes egin zuen Ana Casaresek, helmugara iritsi arte.

SAILKAPENA GIZONEZKOAK

1 ELGEZABAL FERNANDEZ, MIKEL 1:59:50
2 EGEA CACERES, ARITZ +:00:11
3 MARTINEZ RUBIO, FELIX JAVIER +01:35
4 ZALAKAIN ERBITI, +03:53
5 GARZIA EIZAGIRRE, ENDIKA +05:02

SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK

1 CASARES POLO, ANA 2:21:23
2 LEUNDA GOÑI, ITSASO +04:00
3 VALLINA LARREATEGI, MAIDER +08:43
4 ETXABURU IRUSTA, IRATI +10:39
5 LOMBO CICERO, RAQUEL +15:09