Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Pharis Kimani eta Dolores Marcok irabazi dute Bilboko gau maratoia

Agentziak |Erredakzioa

11.000 pertsona inguruk parte hartu dute Bilbao Night Marathon proban.

2:39

Pharis Kimani keniarrak (2:17:16) eta Dolores Marco espainiarrak (2:49:38) irabazi dute Bilbao Night Marathon lasterketako zortzigarren edizioa. 11.000 korrikalari bildu ditu probak Bizkaiko hiriburuan.

Gizonezkoetan, Kirmani izan da azkarrena eta Stephen Kiplimo (2:19:37) eta Elijah Chelimo (2:51:50) herkideak igo dira berarekin batera podiumera.

Emakumezkoei dagokienez, Marco kantabriarra Silvia Vegari (2:58:26) eta Vanesa Riori (3:00:48) gailendu zaie.

Maratoi erdian, Camilo Santiago izan da azkarrena gizonezkoetan (1:05:56), Ivan Cerecedaren (1:08:24) eta Marcos Peonen (1:09:06) aurretik. Emakumezkoetan, Itziar Mendez (1:25:33), Rosa Fontes (1:29:25) eta Eguzkiñe Aspiazu (1:30:31) izan dira podiumean.

Azkenik, 'lasterketa pirata' delakoan, 10 kilometrokoan, Alejandro Codesa (32.20) gailendu da Eduardo Ordax eta Martin Fiz munduko txapeldun ohiaren aurretik. Emakumezkoetan, Elena Loyo (35:07) izan da azkarrena, Leticia Acereda bigarren izan da, eta Yolanda Moreno, hirugarren.