Itxi

Beste kirolak

Austrian Ladies Open

Belako Españako itzulia: Iker eta Xabi hirugarren postuan

K.I.

Erredakzioa

Helmugarako oso gutxi falta zela txapeldun olinpiko euskaldunak lehen postua eskuratu zuten, baina haize aldaketa batek sailkapena irauli zuen.

Eguerdiko 12:00etan abiatu da belako Españako itzuliari dagokion hirugarren etapa. Gijonen hasi eta Sanxenxon amaituko dena, 220 itsas milia egin ostean. Sailkapen nagusian, Iker Martinez eta Xabi Fernández hirugarren postuan daude.

Kantauri eta Atlántiko itsasoetan ibiliko dira parte hartzaileak hirugarren etapa honetan. 15 korapilotako iparalde haizea eta euria izan dute etapa hasieran.

Sailkapen nagusian PRB ontzia dago lidertzan. Ikusgarria izan zen bigarren etaparen amaiera, Gijonen. Lehen hiru ontziak, 110 itsas miliaren ondoren, 3’12”ko tartean sartu ziren helmugan. Ia elkarrekin. PRB izan zen lehena, Safran ontzia 1''59''''ra sartu zen, eta Iker eta Xabiren Movistar aipatu 3''12''''ra. Helmugarako oso gutxi falta zela txapeldun olinpiko euskaldunak lehen postua eskuratu zuten, baina haize aldaketa batek sailkapena irauli zuen. Sailkapen nagusian PRB eta Safran ontziek 3na puntu dituzte, Movistarrek 6.