Itxi

Beste kirolak

Espainiako Itzulia

Bela: Ikerrek eta Xabik postu bat galdu dute

K.I.

Erredakzioa

Safran da sailkapen nagusiko liderra.

Hirugarren etapa amaitu da belaontzien Espainiako itzulian. Safran ontzia dago lidergoan orain, Iker Martinezen eta Xabi Fernandezen Movistar laugarren dago.

Balio handiko etapa izan da Sanxenxon amaiturikoa, 220 itsas miliakoa. Finisterren tarteko helmuga kokatua zegoen, puntuak banatu dituena. Movistar ontzia seigarren postuan helmugaratu da, sailkapen nagusian laugarren postura jeitsiz.

Laugarren etapa igandean hasiko da, itzuliko luzeena delarik. 830 itsas milia egin beharko dituzte Sanxenxo eta Calpe artean. Atlantikoan hasi eta Mediterráneo itsasoan bukatuz. Gibraltarren tarteko helmuga izango dute.

Mumbru eta Sanmarti kataluniarren Pakea Bizkaia ontziak azken postuan jarraitzen du.

SAILKAPENA

1.- Safran 4,5
2.- PRB 6
3.- W. Hotels 12,5
4.- Movistar 14,5
5.- Estrella Damm 16
6.- Gaes 20
7.- C.L. Asturiana 24,5
8.- Pakea Bizkaia 28