Itxi

Beste kirolak

Hirugarren jardunaldia

Wimbledon: Mahut-Isner partida historikoa gaur berrabiaraziko da

Jon Lopez

Erredakzioa

Hamar orduetara iristeko sei minutu falta zaizkio partidari. Gaur berrabiaraziko da marka guztiak hausten ari den neurketa.

Wimbledon: Mahut-Isner partida historikoa gaur berrabiaraziko da

Hamar orduetara iristeko sei minutu falta zaio partidari. Gaur berrabiaraziko da marka guztiak hausten ari den neurketa.

Mahut eta Isner tenislarien arteko Wimbledon txapelketako partida historikoa gaur berrabiaraziko da 18. pistan eta 17:00ak aldera.

Historiako tenis partidarik luzeenari sei minutu falta zaizkio hamar orduko iraupenera heltzeko eta gaur bere hirugarren atala izango du.

Asteartean eta asteazkenean argirik gabe gelditu ostean, tenislariak hirugarrenez ekingo diote jokoari bina setera berdinduta eta bosgarrenean 59na jokoko berdinketarekin den partida erabakitzeko.

Asko hitz egiten ari da partida honen inguruan. Marka ugari hautsi ditu partida honek: Iraupena (luzeena 6:33 ordukoa zen), joko kopurua (112 zen aurrekoa, eta honetan dagoenekoa 163 jokatu dituzte), eta sake zuzen kopurua (Karlovicek 78koa zuen, eta Mahutek 94 eta Isnerrek 98 egin dituzte).