Itxi

Beste kirolak

Distantzia luzeko proban

Triatloia: Murua, laugarren Europako txapelketan

K.I.

Erredakzioa

Zuriñe Rodriguezek 27. postuan bukatu zuen.

Irlandan burutu ziren distantzia olinpikoko Europako triatloi txapelketak, Athlone herrian. Ainhoa Murua laugarren postuan sailkatu zen. Zuriñe Rodriguez 27.a izan zen.

Zarauztarrak 2005ean Lausanan egindako postu bera lortu zuen Irlandan. Uretatik ondo irten zen, lasterketa burutik 30 segundura. Jensen danimarkarrak bakarrik ekin zion bizikletako tarteari. Atzetik, 17 txirrindulariz osaturiko taldea, tarean Murua. Taldetxoak Jensen harrapatu zuen, eta denek elkarrekin amaitu zuten txirrindularitza proba. Korrika hasi zirenean, laukote bat osatu zen buruan: Peon, Spirig, Norden eta Murua. Lasterketa erdian, 5. kilometroan, bitan banatu zen laukotea: Spirig eta Peon aurretik, urrearen borrokan, eta Norden eta Murua atzetik, brontzearen borrokan. Azken metrotan lortu zuen Lisa Nordenek Ainhoa Murua metro batzuk atzera uztea, eta ondorioz, zarauztarra dominarik gabe gelditu zen.

Gizonezkoen proban Alistair Brownlee britainiarra nagusitu zen, Gomez Noya eta Hauss izan zituen lagun podiumean.

SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK

1 Nicola SPIRIG 1:57:58
2 Carole PEON + 12
3 Lisa NORDEN + 22
4 Ainhoa MURUA + 37
5 Aileen MORRISON + 54
6 Magali DI MARCO + 1:02
7 Alexandra RAZARENOVA + 1:05
8 Annamaria MAZZETTI + 1:08
9 Emmie CHARAYRON + 1:20
10 Hollie AVIL + 1:39
27 Zurine RODRIGUEZ + 4:23

SAILKAPENA GIZONEZKOAK

1. Alistair Brownlee (GBR) 1.44:23
2. Javier Gómez Noya (ESP) 1.45:03
3. David Hauss (FRA) 1.45:30
4. Joao Silva (POR) 1.45:32
5. Laurent Vidal (FRA) 1.45:39